Green Digital Conferencek gizartea eta hirtartasuna ardatz dituen bigarren jardunaldi bat antolatu du, Alicia Richart, Afiniti; Coral Calero, OdiseIA; eta Carme Artigas, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkariaren eskutik.
Helburua trantsizio digital eta jasangerriekin ekitea da. Gaur horren premia azpimarratzen duten datuak eman dira, hala nola, “eguneko minutu bakoitzean Netflixen 452 mila ordu ikusten direla, hau da, 5 milioi kilometro autoz, 127 bira munduan zehar”; eta erabiltzailea kontziente izateko beharra nabarmendu da.
Bilbao European Encountersen IX.edizioa den ekitaldia gaur arratsaldean amaituko da, herritarrei bideratutako hainbat tailerrekin eta ‘Beers & Politics’ saioarekin. 300 parte-hartzaile inguru izan ditu eta Bilboko Udalak, BBK-k, Globernancek eta Cátedra AI&Democracyk antolatu dute.
2022ko azaroaren 18a
‘Green Digital Conference’k, trantsizio digital eta ekologikoak lerrokatzeari buruzko nazioarteko eztabaida Bilbon zentratu duen konferentziak, bere bigarren eta azken jardunaldia ospatuko du gaur. Gizarteak gaur egun aurre egin behar dion erronka garrantzitsu horri heltzeko, Bilbao European Encountersen IX.edizio honetan, hainbat hizlari ezagunen zerrenda egon da. BBK Kuna gunean parte hartu dute herritarrei eta gizarteari zuzendutako jardunaldian.

Gomaespuma bikoteko Juan Luis Cano kazetari eta umorista aurkezlea izanik, Carme Artigasen, Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkariaren, eta Bernardo Marínen, El País egunkariko teknologia saileko erredaktore buruaren, arteko solasaldiarekin hasi da jardunaldia. “Algoritmo Berdeen Plan Nazionalak algoritmo energetikoki eraginkorrak diseinatzea bilatzen du, ez da balio-katearen amaierako prozesamendu-inpaktua arintzera soilik bideratutako plan bat, nahiz eta horretan ere aritzen den. 250 milioi euro aurreikusten dira eta urte amaieran jakinaraziko da”, dio Artigasek.
Coral Calero, OdiseIA adimen artifizialaren eragin sozial eta etikoaren behatokia, “Transiciones justas y sostenibles” (trantsizio justu eta jasangarriak) mahai-inguruko partaideetako bat izan da, eta egunero kontsumitzen den software kantitateaz jabetzea garrantzitsua dela azpimarratu du: “Dena gailuetan burutzen da, edozein dela ere, eta gailu orok elektrizitatea behar du. Horregatik ingurumenean eragina sortzen du. Samuel Greengarden arabera, ordubete Netflix ikusten ematea 12 km egiten dituen auto batek igortzen duen CO2aren parekoa da. Eguneko minutu bakoitzean, 452 mila ordu ikusten dira Netflixen, hau da, 5 milioi kilometro autoz, 127 bira munduan zehar.”
Dibulgazio-lanaren zati gisa, OdiseIAk mundu guztiak poltsikoan duen teknologia modu eraginkorragoan erabiltzeko aholkua ematen dute: “Itzultzaile automatiko bat erabili behar baduzu, Googlek Googlekin duena erabiltzea konbinazio eraginkorra da. Aldiz, ez da ideia ona Traduka Firefoxekin erabiltzea, energia modu txarrean kontsumitzen duelako. Bilatzaileei dagokienez, Opera Bingekin gehien kontsumitzen duena da, eta aukerarik onena Google Edgekin erabiltzea da. Sare sozialetan ere alde handia dago testuak eta emotikonoak erabiltzerakoan, bai eta gif edo bideoak erabiltzearen artean. Txokolatea dietan bezala da, noizean behin bakarrik. Argi dago irtenbidea ez dagoela erabiltzaileen jokaeran, nahiz eta gure aletxoa jar dezakegun, baizik eta softwareak egiten ditugun profesionalen erantzukizunean.
“Klimaren ezagutzaren aurrerapen-maila esponentziala da, eta horrek lagunduko digu planetaren iraunkortasuna bermatzen lagunduko diguten enpresa-politika hobeak diseinatzen, garapen bidean dauden herrialdeak atzean utzi gabe”, adierazi du Alicia Richartek, Afinitiko Espainia eta Portugaleko zuzendari nagusiak.
Ekitaldiari amaiera emateko, Juan María Aburto, Bilboko alkatea, Daniel Innerarity, Globernanceko zuzendaria eta Humanitateen arloko Ikerketa Sari Nazionala jaso berri duena, Nora Sarasola, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria, eta Carme Artígas egon dira. “Gizartearentzat garrantzitsuak eta zirraragarriak diren arazoak hainbat eragile, hainbat logika, hainbat estatu, hainbat maila, hainbat helburu dituzten arazoak dira. Hori erakusten saiatu gara hemen bi erronka handi hauekin ”, esan du Innerarityk.
“COP27 bezalako bileretan dauden herrialde guztiek adostutako konpromisoak oso urrun daude oraindik Parisko Akordioaren helburutik: planetaren batez besteko tenperaturak ez dezala gainditu industriaurreko aroarekiko 1,5º-ko igoera. Eta hau asko esatea da. Konpromiso handiagoa lortu behar dugu eta ahaleginak eta aliantzak areagotu behar ditugu”, esan du Nora Sarasola BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak. “Erronka global baten elkarrizketa-foro bihurtu da Bilbo, eta herrialde, hiri eta eskualde guztiok erantzun nahi diogu. Gogoratu nahi nuke garapen iraunkorra eta 2030 Agenda ez direla hiri honetatik kanpoko gaiak”, Bilboko alkate Juan Maria Aburtok itxi duenez.

Gaur arratsaldean Green Digital Conferenceren azken saioak izango dira, herritarrei bideratutako hainbat tailerrekin eta ‘Beers & Politics’ saioarekin, Cristina Monge politologo eta Globernanceko ikertzailearen eta Juan Luis Cano kazetari eta umoristaren eskutik. Topaketak 300 parte-hartzaile inguru izan ditu eta Bilboko Udalak, BBK-k, Globernancek eta Cátedra AI&Democracyk antolatu dute. Eusko Jaurlaritza, Basque Center for Climate Change BC-3, Real Instituto Elcano, Teknologiaren eta Gizartearen Behatoki Nazionala… bezalako eragileen laguntza jaso du. Bi jardunaldiak erregistratuta geratu dira eta hemen berrikus daitezke: azaroak 17 eta azaroak 18.
Bilbao European Encountersi buruz
Europar Batasunak 2008an hasitako finantza- eta zerga-krisiari hainbat tresna politikorekin erantzun zion (“pack de seis”-etik Europako Zerga Itunera), Batasunaren berehalako arazoetako batzuk arinduz. Hala ere, 2013an oraindik ere hainbat kontu zeuden erantzunen zain eta, are garrantzitsuagoa dena, krisia kontrolpetik urrun zegoela zirudien. Gainera, estatu kide askoren iritzi publikoaren artean kezka eta zalantza handia zegoen EBren esanahiari eta integrazioaren inguruan. Horrela, lehen existitzen ez zen jarrera eszeptikoa sortu zen.
2013an Bilbao European Encounters sortu zen bokazio bikoitzarekin: hasteko, Europar Batasunaren etorkizunari buruzko eztabaida aberastea. Tokiko, estatuko eta nazioarteko ospea duten akademiko eta adituek Europari buruz hausnartzeko eta aurre egin beharreko erronkak aztertzeko topagune bilakatuz Bilbo. Bigarrenik, Europari buruzko eztabaida herritarrei zabaltzea. Zortzi ediziotan EBko hainbat erronka jorratu ondoren, aurten, Green Digital Conference digitalizazioan zentratuko da, bai eta erronka energetikoa eta klimatikoan.