green_digital_conference

Zer den

Sakonago ezagutu zer den Green Digital Conference

Geuri buruz

2022ko helburua

Oraindik ere, Globernancek bere xedeari eusten dio, hau da, herritarrak gaur egun integrazio europarrak dituen erronkei buruz hausnartzeko prozesura hurbiltzea. Kasu honetan, Globernancek Bilbao European Encounters ekimenaren edizio berri hau aurkezten du GREEN DIGITAL CONFERENCE izenburupean. IX. edizio honek iragaitza ekologikoa eta digitala lerrokatzeko premiari buruz hausnartzea eta aztertzea du xede, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030eko Agenda betetzen laguntzeko.

Emaitza

Digitalizazio Jasangarriari buruzko Bilboko Adierazpena / Bilbao Green Digital Declaration

Misión

Una Declaración de Bilbao (2022) por una digitalización sostenible y verde y por un uso de las tecnologías digitales para afrontar la emergencia climática.

Aurrekariak

Iaz (2021) egindako Bilbao European Encouters ekimenaren VIII. edizioan, lehen mailako akademikoen eta profesionalen arteko hiru topaketa egin ziren zenbait egunetan, eta honako hauxe jorratu zen bertan: “EUROPAKO IRAGAITZA DIGITALAREN ERRONKAK”:

1.- “ADIMEN ARTIFIZIALAREN EREDU EUROPARRA”: bertan, aztertu egin zen Adimen Artifiziala garatzeko joera globalen aurrean lekurik dagoen pertsonen eskubideak eta, azken batean, aukeratzeko duten askatasuna gehiago bermatzen dituen berezko eredu europarrerako.

2.- “BERDINTASUN ALGORITMIKOA”: bertan, sakondu egin zen nolako eragin kaltegarria duten algoritmo ororen berezko alborapenek pertsonen arteko berdintasunean.

3.- “EUROPAKO DESINFORMAZIOAREN AURKAKO BORROKA”: bertan, jakitera eman zen nolako neurriak hartzen ari den edo hartu beharko lituzkeen EBk, Adimen Artifizialeko sistemetatik, hain zuzen ere, sortutako ezin konta ahala informazio faltsuri aurre egiteko.

Beheko bideoan ikusi ahal izango duzu hiru saio horien garapena. Ondoriorik egonez gero, nolabait estekatu litezke.

2022ko edizio honetan, Green Digital Congress izenburupean, beste aurrerapauso bat emango da, Europako erronka handietako biri aurre egiteko orduan beharrezko sinergiak eta gainditu beharreko kontraesanak aztertzeko: iragaitza digitala eta iragaitza ekologikoa.

Non egingo den

2022. urte honetako edizioa Azkuna Zentroan egingo da azaroaren 17an; eta, BBK Kunan, azaroaren 18an.

Antolatzaileak

Edizio honetan inplikatu dira

Laguntzaileak

Proiektu hau aurrera ateratzen laguntzen digute

Skip to content