Green Digital Conference-ek, Bilbao European Encounters-en IX. edizioak, estatuko eta nazioarteko protagonistak izango ditu bere bi jardunaldietan.
Hilabete baino gutxiago falta da Bilbon, azaroaren 17an eta 18an, trantsizio digitalean ingurumen-ikuspegi iraunkorra txertatzeko beharrari buruzko nazioarteko eztabaida egiteko. Horretarako, Green Digital Conference-ek -Bilbao European Encountersen IX. edizioak- esparru akademiko, enpresarial eta instituzionalekoak diren estatuko eta nazioarteko hizlariak izango ditu. Hitzorduak, gainera, herritarrei ahotsa ematea ere izango du helburu, erronka global horri heltzeko agertoki egokia ahalbidetuz. Hona hemen protagonistetako batzuk:
Fiachra O’Brolchain, University College of Dublin
Etika aplikatuan aditua da Dublin City Universityko Teologia, Filosofia eta Musika Fakultateko Etika Institutuan, eta Belfasteko Queens Unibertsitateko Marie Curie ikerketa bekadun bisitaria ere bada. Bertan, ASSISTID programaren barruan lan egiten du, non autismoa eta adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza-teknologien etikan zentratzen duen bere ikerketa. Hainbat urte eman ditu etika aplikatuaren hainbat alderditan lanean, errealitate birtualaren eta sare sozialen inplikazio etiko eta sozialak, giza hobekuntzarako teknologien inplikazio etikoak, garun-konputagailu interfazeen etika eta ‘Internet of Things’ (IoT) esperientzia pilotuen inplikazio etikoak barne. O’Brolchainek Green Digital Conference-en irekiera-konferentzian parte hartuko du; kontsultatu programa hemen.
Narmine Abou Bakari, European Green Foundation
Eskubide digitalen aldeko aktibista da European Green Foundation-en, Europako Berdeak/ALE talde parlamentarioarentzat. Gaur egun, pribatutasun-datuak babesteko junior aholkulari gisa lan egiten du Société Générale-n, Parisen, eta bertan “industria teknologikoan aukera berri bat” bilatzen du. Praktikan, lege-arlo ugari estaltzen ditu, kontratuen, datuen babesaren eta jabetza intelektualaren ikuspegiarekin. Digital Conference-en irekiera-konferentzian parte hartuko du; kontsultatu programa hemen.
Andrés Ortega Klein, Ideien Behatokia
Idazlea, analista eta kazetaria, Ortega Klein Elkano Errege Institutuko ikertzaile senior elkartua, aholkulari independentea eta Ideien Behatokiko zuzendaria ere bada. Bi aldiz izan da (1994-1996 eta 2008-2011) Gobernuko Lehendakaritzaren Kabineteko Analisi eta Azterlan Saileko zuzendaria, eta Kanpo Arazoetako ministroaren aholkularia. Bere kazetari ibilbide luzean Londres eta Bruselako korrespontsala izan zen, baita El País egunkariko zutabegile eta editorialista ere. European Council on Foreign Affairseko Kontseiluko kide eta Ortega-Marañon Fundazioko patroi ere bada, eta hainbat liburu argitaratu ditu: ¿Qué nos ha pasado? El fallo de un país (2012), La fuerza de los pocos (2007), eta La razón de Europa (2004), besteak beste. 2002an Salvador de Madariaga Saria jaso zuen, beste batzuen artean. Bere ibilbideak familiako beste kide handi batzuen urratsak jarraitu ditu: José Ortega y Gasset filosofo eta pentsalariaren biloba da eta bere aita, José Ortega Spottorno, El País egunkariaren sortzailea izan zen. ‘Digitalizazioari eta trantsizio ekologikoari buruzko beharrezko gogoeta’ mahai-inguruan parte hartuko duen pertsonetako bat izango da, azaroaren 17an, Azkuna Zentroan.
Alicia Richart, Afiniti
Espainia eta Portugalerako zuzendari nagusia Afiniti-n, customer experience-n espezializatutako adimen artifizialeko enpresa amerikarrean. Haren mugarri nagusietako bat Europako Agenda Digitala Espainiara eramatea izan zen. Hori dela eta, Europako Batzordeak Digital Champion izendatu zuen 2012tik 2014ra. Digitales-en sortzaile eta zuzendari nagusia ere izan da, sektore teknologikoak Espainian duen elkarte nagusia, herrialdearen eraldaketa digitala sustatzea helburu duena. Soilik 3 urtetan, Digitales-ek 60 enpresa ordezkatzen ditu. Horiek, BPGaren % 4 sortzen dute, I+G+Bn 2.100 milioi inbertitzen dituzte eta 250.000 pertsonari ematen diete lana. Duela 3 urtetik, Digital Summit ere antolatzen du Madrilen. Europan erreferentziazko ekitaldia da, eta urtero 500 pertsona baino gehiago, 60 kazetari baino gehiago, 60 hizlari baino gehiago eta erreferentziazko 14 erakunde (NATO, Europako Batzordea, Ekonomia, Hezkuntza eta Industria Ministerioa, gobernu-presidente ohiak…) bertaratzen dira. Industria, Energia eta Turismoko ministroaren Kabinetean lan egin zuen aholkulari gisa, non 4.0 Industria programa eta Telekomunikazioen Lege Orokorraren eguneratzea bultzatu zituen (2014). Richart ‘Trantsizio justuak eta iraunkorrak’ mahai-inguruko partaideetako bat izango da, azaroaren 18an BBK Kunan.