Green Digital Conference
IX. edizio honetan, Bilbao European Encounters ekimenak iragaitza ekologikoa eta digitala lerrokatzeko premiari buruzko hausnarketarako eta azterketarako gune hau sortu du, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen laguntzeko.
Gure programa ezagutu
Hitzaldiak ez ezik, herritarrak xede berezi dituzten dinamika berriak ere eskainiko ditu; esate baterako, mahai-inguruak eta tailerrak.
"Green Digital" gaiaren justifikazioa
Iragaitza ekologiko eta digitala gure garaiko bi giltzarriak dira. Horrelaxe adierazten da European Green New Dealen eta Next Generation Programan. Edonola ere, nola ziurtatu iragaitza ekologikoa eta digitala norabide berean doazela, eta ez kontrako noranzkoan? Green Digital Congressek galdera horri erantzutea du helburu.
Iragaitza digitalaren ekonomiak gure ikuskerak zein egikerak aldatu eta ekintzailetzarako eredu berriak sortu ditzake; esate baterako, lankidetzaren bidezko berrikuntza (adimen kolektiboa eta saiakuntza irekia) eta aktibismo sozialerako aukera berriak. Era berean, datuetan oinarritutako politika publikoak lagungarriak izango dira hain espekulatiboak ez diren erabaki-ereduak sustatzeko eta arriskuak zein ziurgabetasunak murrizteko orduan. Nolanahi ere, beharrezkoa da hori guztia iragaitza ekologikoaren eta jasangarritasunaren aginduaren barruan kokatuta egotea. Lortuz gero, bi eraldaketak atzeraelikatu egingo dira, eta helburu handiagoak lortuko dira denbora laburragoan.
Hizlariak
2022ko ediziorako, zenbait diziplinatako adituak ditugu, bi iragaitzen konplexutasuna ulertzen laguntzeko.